Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), honako hau jakinarazten dizugu:
Aplikazio hau (www.kalaka.eus) Kalaka Koop. Elk. Txikiaren jabetzakoa da; IFK: F75199133; Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben erregistro inskripzio liburuko 1213 zenbakia, 1 eserlekuan; helbidea: Basotxiki 25, behea, 20015 Donostia (Gipuzkoa); harremanetarako: kalaka[abildua]kalaka.eus/ tel.: 943 844 432 • 688 602 301.
Orrialde hau aplikazioko erabiltzaileei informazio pertsonala biltzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko politikari buruzko informazioa emateko erabiltzen da.
Aplikazioa erabiltzean, politika horri buruzko informazioa biltzea eta erabiltzea onartzen du erabiltzaileak. Bildutako informazio pertsonala zerbitzua emateko eta hobetzeko soilik erabiltzen da. Ez da erabiltzailearen informazioa inorekin erabiliko, ezta partekatuko ere, pribatutasun-politika honetan deskribatzen den bezala izan ezik.
Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte eta pertsona horrek aplikazio honetan kontua izaten jarraitu nahi duen arte.
Erabiltzaile orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo kalaka[abildua]kalaka.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.
Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.
Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.
Aplikazioak hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditu, identifikatzeko erabilitako informazioa bil dezaketenak.
Merkataritza Elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI) 22.2 artikuluak dioena betez eta Europako 2009/136/CEE direktibak dioenari egokituz, aplikazioaren cookie-erabileraren berri ematen dizugu, eta cookieok erabiltzeko baimena ematen duzu, bai jakinarazpenean bertan espresuki onartuz, bai zuzenean aplikazioa erabiliz.
Cookiea fitxategi bat da, erabiltzailearen webgune batzuetara sartzean erabiltzailearen ordenagailuan/smartphonean/tabletan deskargatzen dena eta gailu horretatik egiten den nabigazioari buruzko informazioa biltegiratzen eta berreskuratzen duena.
Zure konfiantza baloratzen dugu zure informazio pertsonala ematean, eta, beraz, ahalegintzen gara informazio hori babesteko gure esku dagoen guztia egiten. Baina gogoratu Internet bidezko transmisio-metodorik edo biltegiratze elektronikoko metodorik ez dela % 100 segurua eta fidagarria, eta ezin dela bermatu erabateko segurtasuna.
Pribatutasun-politika eguneratu dezakegu noizean behin. Beraz, gomendatzen dizugu orri hau noizean behin berrikustea, aldaketarik dagoen ikusteko. Pribatutasun-politika berria orrialde honetan argitaratuz gero, horren berri emango dizugu.
Gure pribatutasun-politikari buruzko galderarik edo iradokizunik baduzu, jarri harremanetan kalaka[abildua]kalaka.eus helbidean.